Zein da ikerketaren helburua?
Hezitzaileei buruzko ikerketa egiten ari gara, online bidezko teknologiak eta teknologia digitalak erabiliz, COVID-19 (koronabirusa) pandemia globalaren aurrean ikaskuntza-, irakaskuntza- eta ebaluazio-jarduerak egiteko. Ikerketaren helburua da zehaztea nola prestatzen den hezkuntzako lan-indar zabalena, mugimendu azkar hori on line emateko eta laguntzeko, eta zer jarrera dituen horretarako.
Azterketa honetan parte hartzeko 10 minutu inguru beharko dira.
Nor ari da ikertzen?
Mondragon Unibertsitateko, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko
KoLaborategia ikerketa taldeak burutzen du ikerketa hau. Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioan oinarritzen da KoLaborategiaren ikerketa esparrua.
Zer egin behar dut parte hartu nahi badut?
Online inkesta labur bat osatuko duzu; zure hezkuntza joera eta erantzukizunei buruzko galderak izango dira, baita ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko online bidez edo teknologia digitalak erabiltzeko duzun esperientziari eta jarrerei buruz ere.
Datuen babesa eta konfidentzialtasuna
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, nire datu pertsonalak LAN AKADEMIKOAK ETA IKERKETA PROIEKTUAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kooperatibaren jarduerari lotutako lan akademiko eta ikerketetan agertzen diren pertsonen eta parte hartzen duten pertsonen datuen kudeaketa egitea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira. Dagoeneko, Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditu. Fitxategi horien erantzulea HUHEZI - Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzaket; horretarako
lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidaltzeko eskubidea dut NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.
Eta beste galdera batzuk baditut?
Ikerketa honi buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan:
Nagore Ipiña:
nipina@mondragon.edu
Amaia Arroyo-Sagasta:
aarroyo@mondragon.edu
Itziar Garcia:
igarciab@mondragon.edu
Mila esker ikerketa honetan parte hartzeko denbora hartzeagatik.